Amazonia gerturatu digu Txarli Azkona misiolariak - Ezkaba IP - Ikasnova
Amazonia gerturatu digu Txarli Azkona misiolariak - Ezkaba IP
Amazonia gerturatu digu Txarli Azkona misiolariak
2025/02/25
Amazoniako herri indigenen bizimodua eta ingurugiro arazoak lehen eskutik ezagutzeko parada izan dute 4. mailako ikasleek. Txarli Azkona misiolari nafarrak (Izarneren osaba) urte mordoa darama Ekuadorreko Amazonian, eta pasa den ostiralean gure eskolan izan zen. Besteak beste, “mecheros” kasuaz aritu zen: Amazoniako bederatzi neskatok Ekuadorreko Gobernua salatu zuten beren osasuna behar bezala ez babesteagatik. Izan ere, petrolio enpresek edozein modutan erretzen dituzte gas kaltegarriak, herritarren kaltetan. Ikusi argazki eta bideo albuma hemen.