Hezkuntza-eskaintza

Hezkuntza integrala eta gizartean bizitzeko behar diren konpetentzia zein bizikidetzarako baloreak eskaintzen dituen euskal eskola publikoa gara.

 

 

Ezkaba Ikastetxeak holako ikastetxea izatea nahi du eta horren alde arituko da:

  • Jendarteari irekia eta herrian uztartutako eskola. Jendarteak planteatzen dituen erronkei egokituko dena.
  • Ikasleen artean euskararen erabilera bultzatzen duen eskola.
  • Norbere buruarekiko, besteekiko eta inguruarekiko errespetua landuz bizikidetza positiboa bultzatzen duen eskola.
  • Emaitza akademikoak gero eta hobeak dituen eskola, horretarako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak sendoki garatuta dituelarik.
  • Eleaniztasunerantz bidea jorratuko duen eskola.
  • IKTak oinarrizko tresna eguneroko lanean erabiltzen duen eskola.

 

Hezkuntza-eskaintza honako hau dugu:

  • D eredua (arlo guztiak euskaraz murgiltze prozesuari jarraituz)
  • Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasketak (3 – 12 urte bitarte)
  • Ingelesa Haur Hezkuntzako bigarren mailatik aurrera (astean 4 saio LHko bigarren maila arte eta 5 saio gainontzeko mailetan).
  • Gaztelania Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik aurrera.