DANTZABIDEA 2022

2022/01/17

Ezkaba ikastetxeko bostgarren mailako ikasleok urtarrilaren lehenengo astean dantza programa bat egin dugu. Egunero ordu beteko lan-saioa izan dugu, dantzari profesionalek gidatuta, eta dantza garaikidean eta koreografia sortzeko prozesuan gidatu digute. Azken egunean familiek Dantzaz konpainiaren emanaldiaz eta gure koreografiaz gozatzeko aukera izan dute Antsoaingo Antzokian. 

Aste bakar batean koreografia bat sortzeko gai izan gara, erronka eta aste ahaztezina izan da!

                       

Irudi gehiago