Ezagutu gaitzazu

Azken berriak

Asteazkenean 1.mailako ikasleekin Donostiko Eureka zientzien museoan egon ginen. Albert Einstein ezagutu genuen eta zientzia gertutik ikusteko aukera bikaina izan zen!

2022/05/15

Erlojuaren ikonoa Minutu bat baino gutxiago

LH1. MAILAKOAK EUREKA ZIENTZIA MUSEOAN

Aste honetan, lehen hezkuntzako ikasle guztiekin, euskal pilotako saio berezi bat egiteko aukera izan dugu. Gurekin Iker Mariezkurrena entrenatzailea eta Irati Igoa pilotaria izan ditugu.  Behean ikus ditzazkezue saio hauetako argazki batzuk.

2022/05/15

Erlojuaren ikonoa Minutu bat baino gutxiago

EUSKAL PILOTA ESKOLAN

Zein ongi ibili ginen atzo Xuberoa baserrian! Baratzeko ekintza egin genuen eta birziklatutako materialekin egin daitezkeen gauzak ikusi genituen. Egun zoragarria izan zen!

2022/05/06

Erlojuaren ikonoa Minutu bat baino gutxiago

LH2. MAILA XUBEROA BASERRIAN

Antsoaingo udaltzainak ikastetxera etorri ziren  bide hezkuntza modu teorikoan eta praktikoan L.Hko 3. eta 4. mailako ikasleei erakustera.

2022/05/05

Erlojuaren ikonoa Minutu bat baino gutxiago

BIDE HEZKUNTZA

   Gaur 6. Mailako ikasleekin LEHEN SOROSPENEKO ikastarotxo bat egin dugu eskolan. Hasieran Rafak (suhiltzailea den eskolako aita) larrialdi kasuetan zer egin behar dugun azaldu digu eta ondoren ikasitako guztia praktikan jartzeko aukera izan dugu.    Hemen behean klikatuz argazki batzuk ikusteko aukera duzue.  Mila esker Rafa zure laguntzagatik!!!!!

2022/04/29

Erlojuaren ikonoa Minutu bat baino gutxiago

LEHEN SOROSPENAK 6. MAILAN

Apirilaren 11n Haur Hezkuntzako 2. mailako 3 taldeak Ilundainera joan ginen. Bertan hamaiketakoa hartu eta gero taldeka baserriko animaliak ezagutu eta ukitu ahal izan genituen, eta jaten ere eman genien! ¡Zeinen gustora ibili ginen!

2022/04/25

Erlojuaren ikonoa Minutu bat baino gutxiago

ILUNDAINGO BASERRI ESKOLARA IRTEERA