BAZKARI BEREZIA

2022/05/26

Maiatzaren 24an, asteartea, jantokira joaten diren ikasleek egun berezia izan dute. Menu goxoa dastatu ahal izan dute ikastetxeko patioan, aire zabalean, eta, amaitzean, musikaren erritmora dantzatu dute. Oso tarte atsegina igaro dute  lagun eta Ausolaneko lankideekin.