INAUTERIETARAKO PREST

2022/02/17

Dena prest dugu inauteriak ospatzeko. Lehenago, jakinarazi genizuen bezala, Ikasturte honetan inauterien gaia Historia egin duten emakumeen ingurukoa da. Eskerrak eman nahi dizkiogu APYMAri eskola apaintzen eta girotzen egin duen lan polit eta originalagatik. Sarrera ederra geratu da!

Bestalde, datorren astean, otsailaren 25ean, Lipdub dibertigarri bat grabatuko dugula adierazi nahi dugu. Inauteri egunean eguraldi txarra eginez gero grabaketa aurreko egunean izango da.

 

Hilaren 25ean, zuen seme-alabek ez badute jantoki-zerbitzua erabiliko, abisatu lehenbailehen idazkaritzan.