Jantokia

Prezioak

Prezioa 110 euro hilabeteak. Bekadun ikasleek 31 euro hilabetea.

ORDUTEGIA ETA GAINERAKO INFORMAZIOA

HARRERA TOKIA ETA ORDUTEGIA 

Klase egunetan 8:45etik 9:15era, 948 38 27 56 telefonora deitu beharko duzue, dieta bereziak, eguneko bajak…eskatzeko. Mezua erantzungailuan uzteko aukera dago, ikaslearen izen abizenak eta maila ondo adieraziz.

Jantokiko arduradunarekin hitz egiteko jantokiko telefonora hots egin beharko duzue, 10:30etatik 12:30etara.

 

BEHIN – BETIKO BAJAK / ALTAK

  Idazkaritzan komunikatu behar dira aurreko hilabeteko 25 eta 30 egunen artean.

 

EZ JOANDAKO ETA ABISATUTAKO EGUNAREN DIRU-ITZULPENA

948 38 27 56 telefonora deituz gero 8:45 eta 9:15ak artean, 3,60€ itzuliko da egun bakoitzeko.

 

ITZULITAKO ORDAIN-AGIRIAK

 Itzulitako ordain-agiri bakoitzarengatik, bankuko gastuei eta kudeaketari aurre egiteko kontzeptua ordainduko da, 2€. Ordain-agiriaren kopurua gehi itzulpenaren gastua 10 eguneko epean ordaindu beharko da. Ez egitekotan umea ez da jantokian sartuko, zorra kendu arte.

 

JANTOKIAN BAZKALTZEKO ESKUBIDEAREN GALERA  

- Aurreko hilabetean izandako zorrarengatik.

- Ikasturtea bukatu baino lehen, zor guztiak kitatu behar dira. Honela ez bada, datorren ikasturtean jantokia erabiltzeko ESKUBIDE OSOA GALDUKO DA.

- Jarrera arazoak eta edozein pertsonarekiko errespetu faltak izateagatik, jantokian edo patioan.

- Jantokiko arauak ez errespetatzeagatik.