Nor gara?

Hezkuntza proiektua
Icon Image

Ezkaba I.P.

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxea da eta Antsoainen kokatuta dago, zeina Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren barnean dago.
 
 
Icon Image

Euskalduna

Ezkaba ikastetxe publikoa D ereduko eskola da. 
 
Icon Image

Eleanitza

Hizkuntzen aberasgarritasuna xedea duen eskola gara, gaitasun linguistikoa helburua izanik.
 
 
Icon Image

Irekia

Partehartzailea, komunikatiboa,  integratzailea eta gertuko eskola da Ezkaba ikastetxea. 
Hezkuntza-komunitateko eragileekin eta Antsoaingo eragile sozial eta administratiboekin lankidetza estuan lan egiten dugu, betiere gure ikasleen beharretara egokitzen den zerbitzua eskaintzeko asmoz. Gure ustez, garrantzitsua da, gainera, eskola gizartea egituratzen duen ardatza izatea eta gizartearen barruan murgiltzea, eta, horretarako, gizartea eta kultura balioetsi, errespetatu eta gozatzea.
 
Icon Image

Inklusiboa


Eskolak onartu, errespetatu eta balioetsi egiten du haur bakoitza bere desberdintasunekin.
Ikasleen gaitasunetan jartzen du arreta, gaitasun horiek ahalik eta gehien indartzeko.
Bere ikasle guztien garapena bilatzen du.
Antolamendu- eta curriculum-egiturak ikasleen hezkuntza-beharretara egokitzen ditu. Denok ikasteko dugun eskubidearen garrantzia ulertzen da.
Bere politikak, kulturak eta praktikak modu parte-hartzaile eta adostuan egokitzen ditu.
 
Icon Image

Koherentea eta begirunezkoa

Gure eskolak hezkuntza Komunitatearentzako eredua izanik jorratzen du bere Hezkuntza-bidea. Elkartasuna, lankidetza, kooperazioa, errespetua eta berdintasuna (genero eta kultura aldetik) bezalako jarrerak eta baloreak sustatzea du helburu. Halaber, ingurunearekin begirunez aritzen den eskola da.