ALAITXO

2024/03/08

Atzo gure lagun handiaren bisita izan genuen, Alaitxo etorri zen gu ikustera. Alaitxo Ezkaba mendian bizi den hodeia da. Askotan gurera etortzen da eta aspaldian ez genuen haren bisitarik izan. Hiru urteko ikasleek ez zuten ezagutzen eta irrikan zeuden Alaitxo nor zen ikusteko. Gauza asko kontatu dizkigu eta dantzan ere ibili da. Korrika laster iritsiko dela esan diogu eta euskaraz geroz eta hobe hitz egiten dugula baita ere. Laster arte Alaitxo!!!

Albuma