ANTARTIKAN IZAN GARA UXUA LOPEZEN ESKUTIK

2024/04/12

3. mailako ikasleek Uxua Lopez (Tafalla, 1983) ingeniariaren bisita jaso zuten martxoaren amaieran. Uxua Lopez Antartikan izan zen duela sei urte, mundu zabaleko beste 80 emakume zientzialariekin batera, eta espedizio hartan bizi izandakoaren berri eman zien Ezkaba IPko ikasleei: pinguinoak, baleak, klima aldaketa,... Kontinente izoztuaz luze aritu ziren. Uxua harrituta gelditu zen 3. mailako neska-mutikoen ezagutzekin. Izan ere,  bost astez gaiari buruz aritu ondoren dagoeneko adituak dira Antartikan eta klima aldaketan.

Albuma ikusi