BARATZA ASTEA

2023/10/18

Baratze astea ospatzeko, 3 urteko ikasleak bertara joan ginen sagarrak, pikuak eta intxaurrak hartzera. Bide batez, oiloei bisita bat egitea erabaki genuen eta laster, haien arrautzak hartzera pasako ginela jakinarazi genien. Han geundela, gonbidapen zoragarria jaso genuen, porruak har genezakeela hain zuzen ere. Banan banan, bakoitzak bere porrua hartu zuen eta egunkari paperean bilduta, etxera eraman zuten. Etxetan plater goxoak prestatu omen zituzten jaki goxo honekin... 

Albuma