UN ABRAZO PARA PALESTINA - Ezkaba IP - Ikasnova
UN ABRAZO PARA PALESTINA - Ezkaba IP
BESARKADA ESTUA PALESTINARI
2026/03/22
LH 3. mailako ikasleek Palestinako egoera bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Pasa del martxoaren 11an, Diaa Dabour errefuxiatu palestinarrari eta haren familiari harrera egin genien eskolako liburutegian. Dabour, haren emaztea eta alaba zaharrena Palestinako azken sarraskia hasi aurretik iritsi ziren Iruñera. Dabourren gurasoak, berriz, duela hilabete gutxi etorri dira Zisjordaniatik. Jakina denez, 2023ko urriaren 7az geroztik Israelgo militarrek eta kolonoek nabarmen gogortu dute Zisjordaniako palestinarren kontrako indarkeria eta jazarpena. Dabourrek bere familiaren ibilbidea kontatu zien 3. mailako ikasleei: nola kanporatu zituzten jaioterritik, nola behartu zituzten urte luzeetan errefuxiatu eremuetan bizitzera, eta zeinen gogorrak izan diren azken urteak. Azalpenak arretaz entzun eta gero, 3. mailako ikasleek marrazki bana egin zuten Palestinako haurrei bidaltzeko. Ezkaba IPren izenean, besarkada estua Palestinako herriari. Palestina laster mapa guztietan ager dadin eta bakean bizi daitezen opadiegu bertako herritarrei.
Album honetan ikus ditzakezue topaketaren argazkiak eta bideoak.
