ESPERIENTZIA EZBERDINEN TRUKAKETA HELDUEKIN

2024/03/22

     Azkeneko 2 aste hauetan, gure eskolako 3. mailako ikasleek, soinketa egiten duten Antsoaingo pertsona heldu taldeekin esperientzia ezberdinen trukaketa egiteko aukera izan dute. 

   Lehenengo saioan gure ikasleek helduei bi dantza irakatsi zieten. Bigarren saioan, pertsona helduek, txikitan jolasten zuten jolasak erakutsi eta elkarrekin jolasten aritu ginen.

Oso esperientzia polita izan da eta primeran aritu gara!!!

Albuma