GR225 EZKABAKO IHESALDIA

2025/10/10

LH6. mailako ikasleak GR225eko bi etapa egin zituzten, Ezkabako gotorlekuaren eta ihesaren memoria historikoa lantzen ari zirela aprobetxatuz.

Ostegunean, Ezkaba mendira igo, gotorlekua ikusi eta Orriora abiatu ziren oinez. Gero autobusa hartu eta Zubirira iritsi ondoren, mendian gora joan ziren Saigots herrira iritsi arte. Bertan autobusa hartu eta Sorogaineko lepoan gaua pasa zuten.

Hurrengo goizan, motxilak hartu eta Urelepeleko eskolaraino iritsi ziren, bertako ikasleek egindako harrera ederra jasotzera.

Esperientzia bikaina izan zen.

Albuma