3. MAILAKOEN TOPAKETA ANA JAKA IDAZLEAREKIN

2024/01/26

LH3. milako ikasleak Ana Jaka idazlearekin solasean aritu ziren pasa den asteazkenean eskolako liburutegian. Galdera asko egin zizkioten Noa eta Lea ahizpa “marimatrakei” buruz. Kazetari bikainak ditugu gure eskolan. Topaketa aurretik galderak ongi pentsatu eta idazteaz gainera, ondoren kronika eta titular mamitsuak idatzi zituzten. Esklusiba mundiala ere lortu zuten: Ana Jaka 13. Marimatrakak liburua idazten ari da: istorioetako bat Gau Beltzari buruzkoa izango da eta, noski, azala ere beltza izango du.

 Hona hemen argazki eta bideo albuma.