NEREA IBARZABAL BESTE PLANETA BATEKOA DA - Ezkaba IP - Ikasnova
NEREA IBARZABAL BESTE PLANETA BATEKOA DA - Ezkaba IP
NEREA IBARZABAL BESTE PLANETA BATEKOA DA
2026/04/23
Hirugarren mailako ikasleek izugarri gozatu zuten pasa den astean Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein,1994) idazle eta bertsolariarekin. Aurretik, ikasleek Jakelinen egunerokoa liburua irakurri zuten. Egilearekin liburuaz solastu ondoren, errimekin eta bertsoekin jolasteko aukera izan zuten. Ibarzabal punta-puntako bertsolaria da; bi aldiz irabazi du Bizkaiko bertsolari txapelketa. Ikasleak txundituta gelditu ziren errimak harilkatzeko erraztasunarekin. Bertsoak ez ezik, 14 minutuko segidila ere kantatu zuen Ibarzabalek. Kubatar erara. Susmoa dugu Ibarzabal, Jakeline bezala, beste planeta batetik etorritako bertsolaria dela.
Ikusi bideoak eta argazkiak album honetan.
