ONGI ETORRI, MIGRATZAILEAK!

2024/03/11

Hirugarren mailako ikasleek Mendebaldeko Saharako Mustapha eta Marokoko Moha eta Ayoub ezagutzeko auekra izan zuten otsailean.  Lehendabizi, Saharatik Iruñera egindako bide luze eta gogorraren berri eman zien Mustaphak (bi urte behar izan zituen ia 7.000 km egiteko,  gehienak oinez). Ondoren, Saharako eta Marokoko migratzaileek beren jaioterrietako ohitura batzuk azaldu zizkietan ikasleei: hizkuntza, idazkera, tearen  zeremonia, nola egin topa, jakiak, makilajea, eta abar. Goiz-pasa mamitsua izan zen, eta Mustaphak ikasturtea amaitu baino lehen berriro bisita egingo digula   agindu  zigun.   

Albuma